venerdì 2 dicembre 2011

Gazteiraultzak abenduaren 10erako antolatutako ekimenean presente izango da Musikgerrilla ere


gazteiraultza.info
Oharra:
Abenduaren 10ean Gazteiraultzak egun osoko egitaraua antolatu du. Musikgerrillak Gazteiraultzak antolatutako egunean ekarpen kulturala egitea erabaki genuen.
Beraz, bi ekimen antolatuko ditugu:

Alde batetik arratsaldeko 19.00tan Gasteizko Gaztetxetik aterako den kamioi-berbena, non kutxi kaletik poteo musikala egingo dugun.
Eta bestetik, gaueko 21.00etatik aurrera Performance gaua; bertan Arabako musika talde eta musikazale gazteek talde bat imitatuko duten (Manolo Kabezabolo, Las Vulpes & Carlos Baute, Pig Noise, The Especials, Txala house, Alaska y los pegamoides…ete beste asko). Beraz musikazalea edo talde bat edukiz gero, animatu, talde bat aukeratu eta imitatu (imitazioa ez da bakarrik musikala izan behar, imitazio konpleto bat egin behar da peña!!arropa, keinuak, jarrera…).

Ohartxo bat; Instrumentuak eta ekipoa gure esku geratzen dira, beraz ekipo guztia berdina izango da guztiontzat ez da egongo bateria edo anplifikadore aldaketarik (dena berdina izango da guztiontzat, soilik gitarrak eta baxuak aldatuko dira, erabaki hau denbora alperrik ez galtzeko hartu zen).
Horrez gain, epaimahi bat egongo da, taldeei kaña sartzeko…antzerkilaritza eta musika uztartuz. Azkenik, Performance gauaren ostean DJ TXORI izango dugu gure artean (24.00etatik aurrera)
Besterik gabe, PORFORMANCE GAUAN PARTE HARTU NAHI DUENAK GUREKIN KONTAKTATU DEZALA (musikgerrilleroak@gmail.com), LOKALEKO ERRUTINATIK ATERA ETA GOAZEN ELKAR EZAGUTZERA!
ITZALI “LLUVIA DE ESTRELLAS” SAIOA, ETA GOAZEN GURE KULTURAZ GOZATZERA! SISTEMAK EZ GAITZALA ZURGATU, GURE KABUZ ALA HIL! OHOLTZAN SU ETENIK EZ!

http://gasteiz-antifaxista.blogspot.com/

Nessun commento:

Posta un commento