venerdì 2 dicembre 2011

XII Durangoko Azoka ez Komertziala


Sapuetxe Gaztetxea, Durango * E.H
Abenduaren 4tik 8ra Durangoko XII Azoka ez Komertzia izango dugu. Urtero bezala,euskal liburu eta diskaren azoka ofizialarekin batera izango da, jabego intelektuala, kulturaren merkatalizazioa, botereraren nagusitasuna eta bere propaganda sustatzen dituena.
Logika horrekin apurtuz, topagune honi, formatzeko, zabaltzeko eta eduki politiko eta sozialeko edukia duen materialaren zabalpenerako gune honi jarraipena eman nahi diogu. Horretarako, banatzaile, koletibo eta norbanakoei dei egin nahi diegu euren materiala ekarri eta elkarbanatzeko, direla liburuak, direla fanzineak, direla aldizkari zein diskak, etab. Eta denoi, bost egun hauetan antolatuko diren hitzaldi, elkarretarartze zein kontzertuetan.
Banatzaile eta kolektiboen postuak eta ekitaldi guztiak, otorduak barne, Sapuetxen izango dira, Durangoko gaztetxean. Erakusketa ordutegia goizeko 11etatik gauzeko 9etara arte izango da, kontzentrazioetarako etengo delarik (arratsaldeko 5ak inguru).
http://azokaezkomertziala.wordpress.com
azokaezkomertziala@gmail.com
Sapuetxe Gaztetxea: Uribarri kalea, 23 (Durango * Bizkaia).

Nessun commento:

Posta un commento