Geroz eta gutxio geratzen da Korrikaren 17. edizioari hasiera emateko.
Honen arira, kontu ezberdinak antolatu ditugu Gros auzoan, hala nola, gaztetxean ospatu zen Martxoak 26ko sagardo eguna edo atzo egin genuen Koldo Izagirreren Autopsiarako Frogak liburuaren aurkezpen-mahaingurua. Hori gutxi balitz, larunbat honetan auzoko beste eragile batzuekin batera, egun oso egitaraua osatu dugu:
TXOFRE PLAZAN:
12:30ean Zuhaiztiko dantza taldearen EUSKAL DANTZAK.
NAFARROA BEHERA PLAZAN:
12:00etan Sagardo dastaketa
13:00ean tabernen arteko PINTXO LEHIAKETA
14:30ean BAZKARIA. Txartelak salgai: Aingerun, Kixkurran eta Irrintzi AEK euskaltegian
15:30ean MIHILUZE jolasa.
16:30ean HAUR JOLASAK.
17:30ean BURUHANDIAK ETA ERRALDOIAK
17:30ean ERROMERIA.
18:15ean TXOKOLATADA.
Iscriviti a:
Commenti sul post (Atom)
Nessun commento:
Posta un commento