lunedì 14 novembre 2011

Kontzertu solidarioa


Udondo Gaztetxea (Leioa - Bizkaia)
Azaroak 18, 21:30etan

Vendetta + Itziarren Semeak

Kontzertu solidarioa Tortura salatzeagatik leioztar batek jasan dituen isunak ordaintzeko. 3000 euroko isunak jaso ditu.
2010eko irailaren 14an, guardia zibilak, Erika Bilbao (Leioako Ezker Abertzaleko kidea) atxilotu zuen burutzen zuen lan politikoagatik. 5 egunez inkomunikaturik egon ondoren torturak eta tratu txarrak pairatu izana salatu zituen auzitegi nazionalaren epailearen aurrean. Atxiloketaren egunean, Kurkudi Herriko Tabernan sartu ziren ere eta 7 orduz miatu ostean, dena hankaz gora utzi eta hainbat ondasun eraman zituzten.
Hau guztia salatzeko eta Erikaren atxiloketa inkomunikatua iraun zuen bitartean hainbat mobilizazio egin ziren Leioan. Orain mobilizazio horiek egiteagatik 3000 €tako zigorra jarri nahi diote tortura horiek salatu zituen herritar bati. Horretaz gain kalean tortura horiek salatzen zituen erakusketa bat ipintzeagatik beste leioztar bi atxilotu zituen ertzantzak 2010eko irailaren 29an Sakoneta polikiroldegi aurrean.
Euskal Herrian hainbat eragilek, bizi dugun gatazka gainditzeko lanean eta konpromezuak hartzen ditugun bitartean, bi estatuek errepresioarekin jarraitzeko hautua hartu dute, gatazka bere horretan mantentzeko asmoz.
Gernikako akordioan zehazturiko puntuak lehen bait lehen indarrean jartzea eskatzen dugu, zeinean:
Inoren aurkako mehatxu, presio, jazarpen, atxiloketa eta tortura guztiak desagertzea eskatzen den, edozein dela ere pertsona horien jarduera edota ideologia politikoa.
Militante eta erakunde independentistei politikan aritzeko ezarri zaizkien debeku eta neurri murritzaileak bertan behera uztea eskatzen den.
Behean sinatzen dugunok bat egiten dugu manifestuarekin eta egoera hau salatzeko burutuko diren ekimenak babestu eta beraietan parte hartzeko deia egiten dugu.

Tokia: Udondo Gaztetxea, Udondo Auzoa (Leioa * Bizkaia).
http://udondogaztetxea.blogspot.com/

Nessun commento:

Posta un commento